Egubakoitzean, otsailak 18, emankizun berezia egingo da Soraluzeko antzokian: ‘Olatu arteko txalupa arraroa. Soinuak eta berbak’. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Ines Osinaga soinujole arrasatearra eta Joseba Sarrionandia idazle iurretarra igoko dira oholtzara; lehenak musika jarriko dio ikuskizunari, eta bigarrenak, aldiz, hitzak.
Duela ia hamar urte Gosariak proiektua sortu zuten Sarrionandiak, Osinaga buru den Gose taldeak eta Iñigo Arregi eta Juan Luis Goikolea artistek. Kuban zen orduan idazlea. Garaiotan Euskal Herrian dela baliatuta, proiektuari forma eman nahi izan diote ikuskizun honen bidez. Funtsean, idazleak letren jatorria eta zergatia azaltzen du emankizunean zehar, Osinagaren musikarekin lagunduta.
Goienakideen aukera
Soraluzeko Udalak eta Pil-Pilean Euskaltzaleen Elkarteak antolatutako ekimen honetara joateko aukera izango dute Goienakideek. Lau sarrera zozkatuko dira; bina bi kiderentzako. Irekita dago jada izena emateko aukera.