Azarotik astebetean hauteman den kasu kopuru baxuena: 306

Jon Irizar Aranguren 2022ko ots. 14a, 13:43

Neurri murriztaileen arintzeak albiste izan diren egunotan, nabarmen jaitsi dira hautemandako positiboak. 306 debagoiendarri atzeman zaie birusa azken astean, eta intzidentzia-tasa 1.350,12ra jaitsi da. Hego Euskal Herrian ZIUetan dauden herritar kopuruak ere behera egin du, 100eko langatik jaitsiz (96). Txanponaren beste aldea, baina, heriotza kopurua da: 223 pertsona hil dira azken zazpi egunetan.

Neurri murriztaileak izan dira azken egunetako albiste Hego Euskal Herrian; gaurtik aurrera EAEn eta bihartik aurrera Nafarroan, bertan behera geldituko dira indarrean zeuden neurri ia guztiak. Egoera epidemiologikoa adierazten duten datuek erabaki politikoen bidea jarraitzen dute, heriotza kopura salbu.

Debagoienean, esaterako, 306 kasu hauteman dira; 2021eko azaroaren 29ko datuen eguneratzetik izan den asteko datu kopuru baxuena. Aurreko asteko datuekin erkatuta, 263 herritar gutxiago kutsatu dira. Gatzaga izan da gora egin duen herri bakarra (+2), eta jaitsiera adierazgarriena, berriz, Arrasaten ikusi liteke (-135).

  • Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus-eko azken datuak atalean.

1.000ra gerturatzen

Intzidentzia-tasaren bilakaera ere beheranzkoa da; 643 puntuan jaitsi da egueneko datuen eguneratzetik, eta 1.350,12an da. Bailarako egoera epidemiologikoaren mapa gorrian dagoen arren, badira beste eremu edo kolore batera hurbiltzen ari diren herriak. Elgetako tasa, esaterako, 795,76an da, eta Debagoieneko bataz bestekotik behera daude Antzuola (1.147,32), Oñati (1.281,83) eta Arrasate (1.290,64).

223 hildako

Ospitaleetako eta ZIUetako egoera hobera doa; 598 herritar daude erietxeetan, horietatik 96 Zainketa Intentsiboen Unitateetan. Txanponaren beste aldean, baina, azken astean Hego Euskal Herrian zendu diren herritar kopurua dago. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan gaitza zuten 203 lagun hil dira, eta Nafarroan, berriz, 20. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak