Abisu horia astelehen eta martitzenerako, elurragatik

Jon Irizar Aranguren 2022ko ots. 14a, 10:37

Arantzazu zuri, 2021eko azaro amaieran egindako elurtean. (Argazkia: Goiena)

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko eta biharko. Euskalmet-en arabera, 1.000 metrotik behera egingo du elurra gaur arratsaldetik bihar goizera arte; ondorioz, alerta egoera egongo da indarrean asteleheneko 18:00etatik martitzeneko 09:00ak bitartean.

Euskal Meteorologia Agentziak egindako iragarpenen arabera goizak siku eutsiko duen arren, bazkalostean itzuliko dira prezipitazioak bailarara. Modu adierazgarrian izan ez arren, pronostikoak dio tenperaturak ere behera egingo duela. Euria eta hotza elkartzean, beraz, ezaguna da ondorioa.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du elurragatik. Gaur arratsaldeko 18:00etatik bihar goizeko 09:00etara egongo da indarrean "Arabako erdialdean, Ebro ondoko eskualdean, Bizkaiko barnealdean eta Gipuzkoako barnealdean"; beraz, baita Debagoienean ere.

800-900 metrotara

Elur-kota, baina, ez da 2021eko azaroko azken asteburuko mailetara jaitsiko. Iragarpenek diotenez, 800-900 metrotara egingo du elurra "arratsalde-gauean", eta orduek aurrera egin ahala igotzen joango da kota, bihar goizerako 1.000 metrotik gora kokatuz. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak