Hitzarmenaren alde. Aita Menni borrokan lelopean, protesta egin dute Aita Menniko hainbat langilek Eusko Legebiltzarraren aurrean. ELA sindikatuak deituta bildu dira Gasteizen, eta orotara, hamaseigarren greba eguna dute gaurkoa –aste honetako hirugarrena–.
Gaurkoa ez da izango, baina, asteko azken mobilizazioa. Izan ere, bihar, eguena, kotxe karabana bat egingo dute goizeko 07:00etatik aurrera, eta arratsaldean, berriz, elkarretaratzea egingo dute ospitale aurrean 14:30etatik 15:30etara. Egubakoitzean emango diote amaiera greba aste honi; kasu honetan, manifestazioa egingo dute Arrasaten, goizeko 11:00etan Udaletxe aurretik abiatuta.