Datorren astetik aurrera, musukorik ez kanpoaldean

Jon Irizar Aranguren 2022ko ots. 4a, 09:28

Carolina Darias Espainiako Osasun Ministroak irrati bati aurreratu dionez, martitzenean Ministroen Kontseiluan sinatuko da derrigortasuna bertan behera utziko duen dekretua, eta Estatuko Boletin Ofizialean argitaratzen den unean izango da behin-betikoa erabakia. Iturri berdinen arabera, eguaztenetik aurrera ez da ezinbestekoa izango, beraz, kalean musukoa erabiltzea.

Hainbat astez kanpoaldean musukoaren erabilera bertan behera utzi ostean, abenduaren 22an behartu zuen Espainiako Gobernuak maskara berriz janztea. Autonomia erkidegoetako lehendakarien batzarrean hartu zen erabakia, Omikron aldaerari aurre egiteko neurri murriztaile eraginkorra zela iritzita.

Bada, 48 egun geroago, otsailaren 8an, zehazki, neurria bertan behera uzteko erabakia hartuko du Espainiako Ministroen Kontseiluak. Hala aurreratu du Espainiako irrati batean egin dioten elkarrizketan Carolina Darias Osasun Ministroak. Martitzenean sinatuko dute erabileraren derrigortasuna bertan behera utziko duen dekretua, eta Estatuko Boletin Ofizialean argitaratzen den unean izango da behin-betikoa erabakia.

Iturri berdinen arabera, eguaztenetik aurrera geldituko da, beraz, bertan behera derrigortasuna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak