Ikuska Lizarralde elgetarrak izango du Korrikaren ardura Debagoienean

Mirari Altube Arrese 2022ko ots. 4a, 08:28

Korrika badator eta hurrengo bi astetan egingo dituzte eskualdeko lehenengo bilerak. Gainera, kilometroak eskatzeko epea dagoeneko zabaldu dute otsailarekin batera. Kontu horien guztien ardura Ikuska Lizarralde Baskaran elgetarrak izango du.

Herrietako batzarrak asteotan egingo dituzte; horiek deitzeko, arduraduna bera jarriko da eragileekin harremanetan. Batzar horietan, ohi legez, honakoak landuko dituzte: egitaraua, lanen antolaketa, Korrika kulturalaren gaineko kontuak, Korrikalaguna, Korrika Txikia…

Kilometro eskaera

Kilometroak eskatzeko aukera dagoeneko zabalik dago. Horretarako helbide elektroniko bidez egin behar da eskaera: korrikadebagoiena@gmail.

Korrikari laguntzeko ekarpenak honakoak izango dira: 450 euro taldeentzat eta 600 euro udal eta enpresa handientzat. Azkenekoz egindako Korrikaren kopuruak mantendu egin dituzte, baina gehiago ere izan daitekeela adierazi dute. Aurrekoetan legez, kilometro hartzaileen kopuruaren arabera banatuko dituzte kilometro errealak. Eta kilometroen banaketa, lekua, ordena eta gainerako kontuak herri bakoitzeko batzordeetan erabakiko dituzte; AEKtik adierazi dute eskari bereziak kontuan hartzen saiatuko direla.

Lekukoa pasatuko ez den herriak

Oñati, Antzuola, Elgeta eta Aramaiotik aurten ez da lekukorik pasatuko. Herri horiei beste alternatiba batzuk proposatuko dizkiete. "Gainera, bidea egingo da parte har dezaten, modu egoki eta duin batean, ibilbide ofizialean ere", gaineratu dute AEKtik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak