15 kasu berri atzeman dira bailarako adinekoen egoitzetan

Jon Irizar Aranguren 2022ko ots. 1a, 17:20

Datu orokorren antzera, beheranzko joeran dira Gipuzkoako adinekoen egoitzetako positibo kasuak. Azken astean, pasa den astean baino 15 kasu gutxiago atzeman dira Debagoienean. Sendatu eta hildakoei dagokionez, baikorrak dira erregistroak: 25 lagunek gainditu dute gaitza, eta ez da hildakorik izan bailaran.

Gaur eguneratu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak probintziako adinekoen egoitzetako egoera epidemiologikoari buruzko datuak. Orotara, 300 positibo berri zenbatu dira azken zazpi egunetan, aste bat lehenago baino 81 gutxiago. Hildakoei dagokionez, 7 izan ziren zenduak urtarrilaren 18aren eta 25aren artean; 4 izan dira, aldiz, azken astean.

Bilakaera bera atzeman liteke bailarako egoitzetan ere. Aretxabaletako Debagoiena (10) eta Arrasateko San Juan de Dios (4) eta Iturbide (1) egoitzetan soilik hauteman dira kasu berriak. Guztira 15 egoiliar berri kutsatu arren, urtarrilaren 18aren eta 25aren artean kutsatutako egoiliarren erdia baino ez da. Gainera, eta pasa den astean Mizpirualden heriotza bat izan ostean, ez da inor zendu gaitzak eraginda bailaran.

Sendatuak gora

Gipuzkoako adinekoen egoitzetan gaitza pasa duten egoiliar kopurua da bilakaeraren beste adierazle garbi bat. Kasu honetan, Aldundiak 349 herritar zenbatu ditu sendatu gisa, horietatik 25 bailarakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak