Saltokietan energia aurrezteko gida banatu du Debagoieneko Mankomunitateak

Mirari Altube Arrese 2022ko ots. 1a, 13:01

Energia modu eraginkorrean erabili eta erosotasunik galdu gabe dirua zein energia aurrezteko gomendioekin betetako gida kaleratu du Debagoieneko Mankomunitateak eta eskualdeko saltokietan banatzen dabil.

Energia aurrezteko informazioa eta aholkuak jaso ditu Debagoieneko Mankomunitateak gida batean eta hori banatzen dabil orain eskualdeko saltokietan. Energia kontsumoa gutxitzeko hainbat aholku bildu dituzte han, "inbertsio handirik behar ez dutenak". Merkataritza lokalei bideratutako gida da; denda bateko energia-xahuketaren iturri nagusienen inguruko gomendioak azaltzen dira, hala nola, argiztapena eta klimatizazioa. Argindarraren eta gasaren faktura ulertzeko gakoak ere jaso dituzte.

Guztira 1.000 ale inguru banatu dituzte, eta formatu digitalean ere eskuragarri dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak