Abenduaren 4tik dago indarrean pasaportea aisialdiko eta dantzan egiteko hainbat tokitan eta 50 lagunetik gorako jantokietan. Eta abenduaren 15etik aurrera beste eremu batzuetara zabaltzeko baimena eman zuen EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, besteak beste ospitaleetara, egoitzetara, kiroldegietara, gimnasioetara eta kultura-ikuskizunetara. Orain, otsailaren 13a arte luzatzea begi onez ikusi du Fiskaltzak, baina ez, eremu gehiagotara zabaltzea. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bihar, martitzena, hartuko du behin betiko erabakia.
Nafarroan, ostera, otsailaren 14ra arte dago indarrean Covid ziurtagiri digitala establezimenduetara sartzeko.