Eskola kiroleko lehiaketak bueltan izango dira egubakoitzetik

Mirari Altube Arrese 2022ko urt. 25a, 16:14

Urtarrilaren 28tik aurrera eskolaz kanpoko jarduera guztiak egiteko baimena eman du Eusko Jaurlaritzak eta hala jakinarazi die aldundiei gaur. 

Osasun, Kultura eta Hezkuntza Sailetako ordezkariek bilera izan dute gaur, eta erabaki dute orain arteko mugak bertan behera uztea. Kirol elkarteek dagoeneko jaso dute aldundiaren baimena urtarrilaren 29tik aurrera eskola kiroleko lehiaketei berriro ekiteko.

Urtarrilaren 10az geroztik ez da egon eskola-kiroleko lehiaketarik eta entrenamenduak bakarrik egin dituzte, pandemiaren bilakaera dela eta. Eskola kirolaren eskumena aldundiena da eta Osasun Sailak emandako gomendioak kontuan hartuta erabaki zuten lehiaketak bertan behera uztea.

Kirol federazio asko, baina, ez ziren bat etorri erabakiarekin; Gipuzkoako hamazazpi federaziok hain zuzen ere –tartean futbolak, saskibaloiak, eskubaloiak, atletismoak eta mendiak– bat egin eta urtarrilaren 17an egindako prentsaurrekoan eskola kirolaren inguruan hartutako erabakiaren aurka agertu ziren.

Zapatutik aurrera gaztetxoen eskola kiroleko lehiaketak bueltan izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak