Osasun, Kultura eta Hezkuntza Sailetako ordezkariek bilera izan dute gaur, eta erabaki dute orain arteko mugak bertan behera uztea. Kirol elkarteek dagoeneko jaso dute aldundiaren baimena urtarrilaren 29tik aurrera eskola kiroleko lehiaketei berriro ekiteko.
Urtarrilaren 10az geroztik ez da egon eskola-kiroleko lehiaketarik eta entrenamenduak bakarrik egin dituzte, pandemiaren bilakaera dela eta. Eskola kirolaren eskumena aldundiena da eta Osasun Sailak emandako gomendioak kontuan hartuta erabaki zuten lehiaketak bertan behera uztea.
Kirol federazio asko, baina, ez ziren bat etorri erabakiarekin; Gipuzkoako hamazazpi federaziok hain zuzen ere –tartean futbolak, saskibaloiak, eskubaloiak, atletismoak eta mendiak– bat egin eta urtarrilaren 17an egindako prentsaurrekoan eskola kirolaren inguruan hartutako erabakiaren aurka agertu ziren.
Zapatutik aurrera gaztetxoen eskola kiroleko lehiaketak bueltan izango dira.