Hildako berri bat bailarako zaharren egoitzetan

Jon Irizar Aranguren 2022ko urt. 25a, 17:14

Gipuzkoako Foru Aldundiak eguneratutako datuen arabera, 7 hildako berri izan dira probintziako adinekoen egoitzetan azken astean; horien artean, zendutako bat Bergarako Mizpirualde egoitzako egoiliarra zen. Orotara, 381 positibo berri zenbatu ditu aldundiak urtarrilaren 18tik gaurdaino, 30 Debagoienean. Datu positiboa, aldiz, sendatu berriena da: 95 egoiliarrek gainditu dute gaitza bailaran azken egunetan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur eguneratu du adinekoen egoitzetako egoera epidemiologikoa. Gizarteko datu orokorrekin ikusi daitekeen bezala, kutsatzeek beheranzko joera hartu dutela esan liteke; bai, behintzat, bailaran. Adibide gisa, duela bi aste 43 kasu berri hauteman ziren; pasa den astean 35; aste honetan, berriz, 30. Oraingoan, gainera, hiru zentrotan banatu dira kutsatzeak: 24 izan dira Aretxabaletako Debagoiena egoitzan, eta hiruna, aldiz, Arrasateko San Juan de Diosen eta Oñatiko San Martinen.

Datu makurrena, baina, heriotzena da. Izan ere, zazpi egoiliar hil dira azken astean Gipuzkoako egoitzetan, eta horietako bat Bergarako Mizpirualde egoitzako egoiliarra zen. Pasa den astean Arrasateko Iturbide egoitzan ere izan zen heriotza bat, eta 2021eko azaroaren 29az geroztik, 22 izan dira gaitzak jota probintzian hil diren egoiliarrak.

Ia ehun sendatu

Datu guztien artean, baina, bada positibotzat izendatu litekeenik ere. Hots, azken zazpi egunetan 95 egoiliarrek gainditu dute gaitza bailaran; zehazki, 40k Debagoiena egoitzan (Aretxabaleta), 19k San Martingo zentroan (Oñati), 14k Jose Aranan (Eskoriatza), 12k Iturbiden (Arrasate), eta bostek Mizpirualden (Bergara) zein Benito Mennin (Arrasate).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak