Milioi bat herritar baino gehiago, hirugarren ziztada jasota

Jon Irizar Aranguren 2022ko urt. 24a, 13:24

Pasa den eguenean EAEko 18 urtetik gorako herritar guztiei errefortzu dosirako hitzordua hartzeko aukera zabaldu ostean, ia bost herritarretatik hiruk (%56,4) hirugarren ziztada jaso dutela adierazten du Osasun Sailak gaur argitaratutako txertoen buletinak. Orotara, 4,4 milioi dositik gora jarri ditu Osakidetzak.

4.448.519 ziztada jarri ditu Osakidetzak 2021eko hastapenetan COVID-19aren aurkako txertaketa kanpaina abiatu zuenetik. Geroztik, Euskal Autonomia Erkidegoko 1.844.669 herritarrek jaso dute gutxienez lehen dosia, 1.825.554k osatu dute txertaketa zikloa, eta milioi bateko langa gainditu du errefortzu dosia jaso duten herritarren kopuruak; zehazki, 1.030.331 herritarrek.

Adin-taldea Dosi bat gutxienez Immunizazio osoa Errefortzu dosia
>= 100 urte %95,8 %95,0 %97,1
90-99 urte %93,7 %93,7
80-89 urte %97,7 %97,4 %94,3
70-79 urte %96,4 %96,4 %95,6
60-69 urte %95,2 %95,2 %88,6
50-59 urte %95,7 %94,4

 

 

 %36,9

40-49 urte %93,0 %92,3
30-39 urte %87,6 %85,7
20-29 urte %85,8 %83,7
16-19 urte %93,6 %91,6
12-15 urte %97,5 %93,8
5-11 urte %56,0 %7,9
GUZTIRA %93,2 %92,3 %56,4

Errefortzu dosia

Azken asteetan errefortzu edo hirugarren dosia hartzeko hitzordua zabaltzen joan da, adin taldeka, Osakidetza; eguenaz geroztik, 18 urtetik gorako herritar guztiek dute horretarako aukera. Adin talde horretatik gorako ehuneko zehatza argitaratu ez duten arren, 12 urtetik gorako herritarren artean biztanleria osoaren %56,4ak jaso du hirugarren ziztada. Ondoko irudian ikusi daitezke, zehazki, dosi bakoitzaren ehunekoak grafikoki adierazita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak