Abisu horia astebururako, muturreko tenperatura baxuengatik

Jon Irizar Aranguren 2022ko urtarrilaren 21a

Azken asteko bideari segika, asteburuan ere tenperatura baxuak izango dira bailaran. Abisu horia ezarri du Euskal Meteorologia Agentziak zapatu zein domeka goizalderako; zehazki, 00:00etatik 10:00ak arte egongo dira indarrean alerta egoerak. Ertzaintzak hainbat gomendio eman dizkie herritarrei, izotzak eragin ditzakeen arazoak ekiditeko.

Azken egunetako goizaldeko tenperatura baxuek segida izango dute; bai, behintzat, asteburuan zehar. Euskal Meteorologia agentziak abisu horiak ezarri ditu zapatu zein domeka goizalderako. Zehazki, 00:00etatik 10:00ak arte egongo dira indarrean alerta egoerak bi egunetan.

Hainbat gomendio

Zeropeko tenperaturak espero dira, eta prebentzio neurri gisa, hainbat gomendio eman ditu Ertzaintzak.

  • Ahal den neurrian, ekidin ibilgailua eta erabili garraio publikoa.
  • Erabili neguko gurpilak ibilgailuetan.
  • Beteta eraman erregai-tankeak, eta badaezpada, eskura izan berokiak.
  • Errepidera irten aurretik, begiratu iragarpen meteorologikoa.
  • Eskura izan telefono mugikorra zein bere kargagailua.
  • Poliki gidatu eta martxa laburrak erabili.
  • Ibilgailuen arteko segurtasun tartea handitu.
  • Ez zapaldu galga izotz-plaka baten gainean, eta utzi ibilgailuari inertziaz aurrera joaten.
  • Larrialdi bat izanez gero, deitu 112 telefonora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak