Eusko Labeleko partiduak, gaur Oñatin eta domekan Antzuolan

Xabier Urtzelai 2022ko urt. 21a, 14:25
Leire Galeanok Antzuolan jokatuko du domekan.

Ados emakume pilotarien klub profesionalak antolatuta Eusko Label Binakako Txapelketa hasi zuten urtarrilaren 2an, eta asteburuan Oñatin eta Antzuolan egingo dituzte jaialdiak. Eta, tartean izango dira Debagoieneko pilotariak.

Gaur, Oñatin (19:00) tartean izango dira Uxue Oses eta Maddalen Etxegarai. Izan ere, promesen kategorian Madalen Etxegarai Zelaiak Lopezekin osatuko du bikotea; Eta, Etxekolonea eta Mujikaren kontra jokatuko dute. Lehen mailako partiduan, berriz, Iturriagak eta Uxue Oses Egañak Kortazarren eta Ezeizaren kontra dute partidua.

Domekan (12:00), berriz, Antzuolako frontoiak hartuko du erreleboa, eta hor ere etxeko pilotari batek jokatuko du, Leire Galeanok. Hala, Leire Galeano Mondragon II.ak Rodriguezekin osatuko du bikotea, eta Santos eta Urriza izango dituzte aurrean. Jaialdiko bigarren partiduan Etxeberria Iraetak Iturzaetaren eta Azpeitiaren kontra jokatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak