Ospitaleetako presioak behera egin du Debagoienean eta EAEn

Uxue Igarza Loiola 2022ko urt. 20a, 13:07

Azken hiru egunetan 514 kasu baieztatu dira bailarako proba ofizialetan; gehienak Arrasate, Bergara eta Aretxabaletan. Hala, pandemia hasi zenetik, 21.609 kasu atzeman ditu Osakidetzak Debagoienean; horietatik 5.610 hilabete honetan.

HERRIA Astelehena Martitzena Eguaztena GUZTIRA
Arrasate 57 68 47 172
Bergara 40 44 31 115
Aretxabaleta 20 38 19 77
Oñati 29 31 14 74
Eskoriatza 17 20 11 48
Antzuola 5 6 2 13
Elgeta 2 2 3 7
Aramaio 2 2 2 6
Leintz Gatzaga 1 0 1 2
GUZTIRA 173 211 130 514

Protokolo aldaketak eragina izan du erregistratzen diren koronabirus kasuetan, eta ondorioz, intzidentzia-tasetan ere bai. Hala, beherakada nabarmena izan da azken astean. Duela astebeteko datuekin alderatuta, Debagoieneko intzidentzia-tasak 3.600 puntu egin ditu behera. Gauza bera gertatu da EAEko tasarekin: 1.700 puntutan jaitsi da zazpi egunetan.

Nolanahi ere, ospitaleetako presioak ere behera egin du, eta horrek ez du loturarik protokolo aldaketarekin. Debagoieneko ospitalean hamabost positibo zeuden aurreko astean, eta gaur, aldiz, hamaika. Eta EAEn, 122 lagun daude ZIUn (aurreko astean baino hamalau gutxiago) eta 718 plantan (ia 100 lagun gutxiago).

Hurrengo grafikoan ikusten da hilaren lehenengo asteaz geroztik behera egin duela ZIUko okupazioak:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak