Azken agurra Danel Goikoleari

Xabier Urtzelai 2022ko urt. 18a, 20:29

Lagun asko batu dira gaur Arrasateko Aldai parkean, joan den zapatuan hil zen Danel Goikolearen omenez egindako hileta zibilean. Ekitaldi hunkigarria izan da, txalapartariekin, dantzariekin eta bertsoekin osatu dutena.

Joan den zapatuan hil zen Danel Goikolea arrasatearra omentzeko jende asko batu da gaur Aldai parkean egin duten hileta zibilean. Anaiak, Jon Goikoleak hartu du ekitaldia zuzentzeko ardura, eta txalapartariekin eta aurreskua dantzatuaz hasi dute ekitaldia.

Jonek berak aitortu du familiarendako kolpe gogorra izan dela Danelen heriotza, baina anaiaren bizitzaren errepasoa gehiago egin du umoretik tristuratik baino. 
Danelek berak etxekoei abestutako bertso baten audioarekin hunkitu da jendea, eta hainbat lagunek hitza hartu eta gero, Goikolearen Almeneko bertso eskolako lagunak igo dira taula gainera; denek elkarrekin kantatutako bertsoekin amaitu da ekitaldia. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak