Azken bost egunetan, 35 Covid-19 kasu hauteman dituzte Debagoieneko adinekoen egoitzetan: 27 Aretxabaletan, hiru Arrasateko Iturbiden, bina Oñatiko San Martin eta Eskoriatzako Jose Arana egoitzetan eta bat Bergarako Mizpirualden.
Esan bezala, 35 egoiliar kutsatu dira, baina beste 35 sendatu; hala, 94 dira eskualdeko zentroetan dauden kasu aktiboak. Gehienak Aretxabaletan daude (39) eta ondoren, Oñatin (16), Eskoriatzan (14), Arrasateko Iturbiden (13), Bergaran (7), eta kasu berririk egon ez den arren, bost daude Arrasateko Benito Mennin.
Heriotza bat Iturbiden
Aldundiak emandako datuen arabera, egoiliar bat zendu da Arrasateko Iturbide egoitzan. Guztira, Gipuzkoako egoitzen sarean, lau heriotza erregistratu dira azken bost egunetan, eta kontuan hartu behar da datua, izan ere, 2021eko azaroaren 29tik atzora arte, hamabost egoiliar hil dira; hots, ia heren bat azken bost egunetan hil da.