Izotza dela eta, abisu horia zapatu goizalderako

Jon Irizar Aranguren 2022ko urt. 14a, 10:00

Atzo goizerako egindako iragarpenen bidetik, Euskal Meteorologia Agentziak abisu horia ezarri du bihar goizalderako muturreko tenperatura baxuengatik. Zapatu goizeko 00:00etatik 10:00ak arte egongo da indarrean alerta egoera, eta berriz ere zeropeko tenperaturak ikusi ahal izango dira bailarako termometroetan.

Arabako erdialdean eta Ebro ondoko eskualdean soilik iragarrita zegoen arren, izoztuta esnatu dira gaur bailarako hainbat txoko. Eta Euskal Meteorologia Agentziak egindako iragarpenen arabera, ez da azken eguna izango, gainera. Izan ere, abisu horia ezarri dute zapatu goizalderako muturreko tenperatura baxuengatik eta izotz arriskuagatik.

Bihar goizaldeko 00:00tik 10:00ak arte egongo da indarrean Euskalmetek ezarritako alarma egoera, eta "izotz txikia" egingo du agentziaren arabera. Termometroek, ondorioz, zenbaki negatiboak adieraziko dituzte.

Oskarbi, baina hotz

Goizaldeko hotzek egunean zehar jarraipena izango dute; asteburuan gehienez 10 graduko langara iritsiko dira Debagoieneko termometroak. Goizean sortu daitezkeen lainoek, baina, giro oskarbi eta eguzkitsua ekarriko dute atzetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak