Gaur eguneratu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak probintziako adinekoen egoitzetako egoera epidemiologikoaren datuak. Azken hiru egunetan 229 egoiliarri atzeman zaie birusa; horietatik %19a, Debagoieneko egoitzetan. Uneotan, Arrasateko Iturbiden (29) eta Benito Mennin (5), Oñatiko San Martinen (21), Bergarako Mizpirualden (15), Eskoriatzako Jose Aranan (13) zein Aretxabaletako Debagoiena (12) egoitzetan daude kutsatutako egoiliarrak.
95 dira, zehazki, atzoko egunez bailarako egoitzetan zeuden positibo aktiboak. Azken hiru egunetan hautemandakoak, berriz, 43 dira; 12na San Martin eta Debagoiena egoitzetan, 8 Iturbiden, 6 Jose Aranan, 4 Benito Mennin eta bakarra Mizpirualden.
Hildako eta sendatuei dagokionez, 3 dira azken hiru egunetan Gipuzkoako egoitzetan birusaren eraginez hil diren egoiliarrak; bakarra ere ez bailaran. Sendatuen zifrei erreparatuta, berriz, 94 herritarrek gainditu dute gaitza azken hiru egunetan. Datu orokorrak esku artean hartuta, 2021eko azaroaren 29tik probintziako egoitza guztietan kutsatu diren 449 egoiliarretatik %2,4a hil da, eta %51,4a, berriz, sendatu.
Egoitza | Positibo aktiboak | Positibo berriak | Sendatu berriak |
Iturbide (Arrasate) | 29 | 8 | 14 |
San Martin (Oñati) | 21 | 12 | 8 |
Mizpirualde (Bergara) | 15 | 1 | 0 |
Jose Arana (Eskoriatza) | 13 | 6 | 1 |
Debagoiena (Aretxabaleta) | 12 | 12 | 0 |
Benito Menni (Arrasate) | 5 | 4 | 1 |
GUZTIRA | 95 | 43 | 24 |