Botiketan saltzen dituzten autodiagnostikorako antigeno testek 2,94 euro balioko dute gehienez zapatutik aurrera. Sendagaien Prezioen Ministerio arteko Batzordeak eta autonomia erkidegoek parte hartzen duten Osasun Ministerioaren organoak hala erabaki du gaur. Bihar, egubakoitza, argitaratuko dute Espainiako Buletin Ofizialean eta hurrengo egunean sartuko da indarrean. Carolina Darias Osasun ministroak iragarri du prezioa, eta aho batez hartu dutela erabakia aipatu du.
Salneurria zehazteko honakoak hartu dituztela kontuan adierazi dute: banatzaileen prezioa, mozkin-marjina, inguruko herrialdeen batez besteko prezioa eta farmazietan izan duen salneurria.