Abisu horia ezarri dute biharko, muturreko tenperatura baxuengatik

Jon Irizar Aranguren 2022ko urt. 12a, 13:10

Euskal Meteorologia Agentziak abisu horia ezarri du biharko muturreko tenperatura baxuengatik. Eguen goizaldeko 00:00etan sartuko da indarrean abisua, eta 10:00ak arte iraungo du. Zeropeko tenperaturak daude iragarrita, eta Euskalmeten arabera baliteke, beraz, bailarako zenbait tokitan izotza egitea.  

Azken egunetako joerari eutsiz, hotza egingo du datozen orduetan Debagoienean. Euskal Meteorologia Agentziak egindako iragarpenen arabera, oskarbi mantenduko da, eta ez du prezipitaziorik egingo; alta, tenperatura maximoek nekez gaindituko dituzte 10 graduak, eta goizaldean zeropeko tenperaturak espero dira hainbat herritako termometroetan.

Ondorioz, Euskalmetek abisu horia ezarri du biharko muturreko tenperatura baxuengatik eta izotzagatik. Zehazki, eguen goizaldeko 00:00etan sartuko da indarrean abisua, eta 10:00ak arte iraungo du.

Minimoak gora

Egubakoitz eta asteburuari begira, aldiz, meteorologia agentziak ez du alertarik ezarri. Maximoek 8-10 graduren bueltan jarraituko duten arren, minimoek gora egingo dute, balore positiboetan kokatuz. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak