Egoitzaz egoitza, honakoak dira datuak: Arrasateko Iturbiden, 22 positibo berri daude eta Aita Mennin eta Bergarako Mizpirualden, bana. Oñatiko San Martin egoitzan, berriz, hamahiru. Une honetako positibo aktiboei dagokienean, Iturbiden 22 dira eta Aita Mennin bi. Bergaran ere bi kasu aktibo dituzte eta Oñatin, berriz, 17. Sendatu berrien datuak adierazten duenez, Iturbiden pertsona bat sendatu da azken lau egunetan, Oñatin, aldiz, zazpi.