2.373 positibo bailaran urteko lehen bost egunetan

Jon Irizar Aranguren 2022ko urt. 6a, 15:41

2021a amaitu zen bide beretik jarraitzen dute kutsatzeek 2022an. 2.373 debagoiendarri atzeman zaie birusa urte berriko lehen bost egunetan; 1.452ri astelehenetik eguaztenera. 8.881,48an da uneotan intzidentzia-tasa, eta azken asteko 152 kasuen ostean, Oñatiri aurre hartu eta Antzuolak du tasa altuena: 10.371,73. 631 herritar daude EAEko erietxeetan, eta horietatik 122, berriz, ZIUetan.

Urte berria zaharra amaitu zen bidetik hasi da; bai, behintzat, pandemiaren bilakaerari dagokionez. 1.452 debagoiendarri atzeman zitzaien birusa urtarrilaren 3tik 5era, pasa den asteko egun beretan baino 201 herritar gehiagori. Bereziki aipagarriak dira bost herriren kasuak, inoiz izan diren positibo kopuru handienak zenbatu baitira azken zazpi egunetan; zehazki, Arrasate (1.208), Bergara (893), Antzuola (152), Aramaio (85) eta Elgeta (60) dira aipatutako herriak.

Herriak Astelehena Martitzena Eguaztena GUZTIRA
Arrasate 230 165 128 523
Bergara 156 100 99 355
Oñati 87 82 83 252
Aretxabaleta 51 44 44 139
Eskoriatza 29 27 9 65
Antzuola 26 21 9 56
Aramaio 15 15 6 36
Elgeta 7 15 3 25
Leintz Gatzaga 1 0 0 1
GUZTIRA 602 469 381 1.452
  • Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus-eko azken datuak atalean.

9.000tik gertu

Intzidentzia-tasari dagokionez, 1.400 puntuan hazi da zifra azken hiru egunetan, eta inoizko tasa altuenean da bailara: 8.881,48an. Datu gisa, 6.287,53an da Gipuzkoan, 5.600,83an Bizkaian, 4.766,38an Araban, eta 5.761,80an, berriz, EAEko osotasunean. Adierazgarria, kasu honetan, Antzuolaren kasua; hainbat astez Oñatik izan du tasa altuena, baina azken asteko 152 positiboen ostean, Antzuolak aurre hartu dio (10.371,73).

Made with Flourish
 

122 herritar ZIUetan

EAEko erietxeei dagokionez, atzo 631 herritar zeuden ospitaleratuta; domekan baino 71 gehiago. Zainketa Intentsiboen Unitateetan, aldiz, joera kontrakoa da. Hots, seigarren olatu honetako zifra altuenak domekan eta astelehenean izan ziren (132); atzo, baina, 122 herritar zeuden Osakidetzako ZIUetan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak