Ikastetxeetako protokoloa eguneratu dute Gabonen osteko itzulerarako

Mirari Altube Arrese 2022ko urt. 5a, 13:04

Eusko Jaurlaritzak ikastetxeetan jarraitu beharko duten protokoloa eguneratu du, baita jakinarazi ere. Berritasunen artean daude musukoaren erabileraren derrigortasuna, baita jolastokietan ere, eta burbuila ikasgela osoa izango dela berriro.

Ikasleak atzerapenik gabe itzuliko dira ikasgeletara Gabon ostean. Hala adostu dute Espainiako Gobernuak eta autonomia erkidegoek eta horren berri eman zuten atzo. Itzultzean –batzuk urtarrilaren 7an eta gehienak 10ean– zein protokolo jarraitu beharko duten zehaztu dute gaur.

Maskararen erabilera nahitaezkoa izango da distantzia edozein dela ere; baita jolaslekuan ere. Urrian kendu zuten derrigortasun hori, aisialdirako, eta kanpoaldean Bigarren Hezkuntzarako, baina orain itzuli egingo da. 

Haur Hezkuntzako ikasleek –6 urtetik beherakoak– eta Hezkuntza Bereziko ikasleek ez dute maskararik eraman beharko. Dena dela, 6 urtetik beherakoek, autobusean, maskara erabiltzea gomendatu dute.

Bestetik, burbuila-taldeak edo Bizikidetza Egonkorreko Taldea (BKT) itzuliko dira eta ikasgela burbuilatzat hartuko da berriro.

Eskola-kirolei dagokionez, berriz, soilik entrenamenduak egingo dira, ez lehiaketak, eta ahal dela, kanpoaldean edo ondo aireztatutako barrualdeetan.

Neurri horiek guztiak pandemiaren bilakaeraren arabera alda daitezkeela adierazi dute. Era berean, protokolo orokorra zorrotz betetzeko eskatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak