Ikasleak aurrez aurre eta atzerapenik gabe itzuliko dira ikasgeletara

Itziar Larrañaga Sarasola 2022ko urtarrilaren 4a

Espainiako Gobernuak eta autonomia erkidegoek adostu dute Gabonetako oporren osteko itzulera ez atzeratzea eta presentzialtasunari eustea. Debagoieneko ikastetxe gehienak urtarrilaren 7an, egubakoitzean, itzuliko dira ikasgeletara; gainontzekoak, astelehenean, urtarrilaren 10ean.

Maila guztietako ikasleak aurrez aurreko ikasgaietara itzultzea adostu dute gaurkoan. Protokoloari dagokionez, momentuz orain artekoa mantenduko dela jakinarazi du Osasun ministro Carolina Dariasek. Halere, berrogeialdiak malgutzeko aukera ez du baztertuta, beti ere, Alerta Batzordeak eta Osasun Publikoaren Batzordeak hala erabakiz gero.

Unibertsitateetan ere modu presentzialean ekingo diote urte berriari, eta azterketak ere aurrez aurre egingo dituzte. Koronabirusagatik azterketak egin ezin dituzten ikasleek deialdia ez dezaten galdu aukera begira dabiltzala ere aurreratu du Espainiako Unibertsitate ministro Joan Subiratsek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak