Debagoieneko gainontzeko adinekoen egoitzei dagokienez, Bergarako Mizpirualden positibo bat dago aktibo eta beste bat sendatu egin da; Arrasaten positibo bana dute Iturbiden eta Benito Mennin, bigarren honetakoa kasu berri izanik. Azkenik, Aretxabaletako GSR Debagoienan lagun batek dauka COVID-19a.
Gipuzkoako egoitzen datuei dagokienez, 62 kasu berri jakinarazi dituzte, sei lagun sendatu dira eta bat zendu egin da.