Osakidetzaren Inkestagune atarian egin behar da eskaera. Datuak babesteko klausula bat onartu ondoren, lanerako aldi baterako ezintasuna eskatzeko formulariora bete behar da.
Eskatzen den informazioa
Izen-abizenak, adina eta identifikazio-agiri bat eskatzen dira (Nortasun Agiria, OTI, Pasaportea, AIZ). Baita herria, helbidea eta harremanetarako telefonoa, zein norberari dagokion Erakunde Sanitario Integratua (ESI) aukeratzea; debagoiendarren kasuan Debagoieneko ESI. Azkenik, sintomen hasiera-data edo PCR/Antigeno proba egin den eguna, lana egindako azken eguna eta enpresaren izena bete behar dira.
Online formulario gehiago
Antigeno bidez egindako positiboa baieztatzeko edota sintomak dituztenek PCR proba egiteko webgunea erabilgarri dago, baita ere, positibo izanen direnen kontaktu estuentzako formularioa. Informazio gehiago hemen.