Debagoienean, non eta noiz:
- Bergaran: Ondartzan (AP-1), goizez; eta udaletxean, arratsaldez. Abenduaren 30ean eta urtarrilaren 19an.
- Antzuolan: udaletxean. Urtarrilaren 10ean eta 26an.
Aurrez-aurreko zerbitzuaren ordutegia: goizez, 9:30-13:30; arratsaldez, 16:00-20:00.
Beherapen progresiboak
Arreta-gune guztietan tarifei, deskontuei eta eskaera-inprimakiei buruzko informazioa egongo da. Udazkenean abian jarritako plangintza horren helburua da erabiltzaileek Abiatu gailua aurrez aurre eskatu ahal izatea edo ibilgailuaren matrikula banku-txartel batekin lotzea, urtarrilaren 18an autobia erabiltzeagatik kanona indarrean sartu aurretik.
Bide Azpiegituretako diputatuak, Aintzane Oiarbidek, Abiatu gailua eskatzeko deia egin die erabiltzaileei, "deskontu nabarmenak lortzeko eskubidea ematen duen bakarra" delako: "Abiatu gailuari esker, beherapen progresiboak lortu daitezke: % 25etik % 75era, hilean egiten den ibilbide-kopuruaren arabera. Gainera, hilean 33,37 euroko gastu topea izango du Gipuzkoako autobideetan eta 49,30 eurokoa Bizkaiko AP-8an eta Arabako AP-1ean" azaldu du.
Abiatu gailuak Gipuzkoako autobide guztietarako balio du (AP-8, AP-1 eta A-636) eta lehendik daukanak ez du ezer egin behar. Ibilgailu motordun guztiei eragingo die kanonak, motozikletei izan ezik.