205 positibo erregistratu dituzte bailaran atzo egindako probek

Uxue Igarza Loiola 2021ko abe. 22a, 16:12

Bihar arte Osasun Sailaren buletin ofizialik argitaratuko ez den arren, Debagoieneko Ospitaleko zuzendaritzak eman du atzo hautemandako COVID-19 kasuen berri. 205 positibo baieztatu dira; inoiz egun bakarrean erregistratu den zenbateko handiena da Debagoienean.

Atzo, martitzena, Debagoienean egindako probek 205 koronabirus kasu hauteman zituzten; orain arte egun bakarrean atzeman den zenbateko handiena. Hilabete honetan hainbatetan hautsi da egun bakarrean erregistratutako kasuen marka; azkena, hilaren 10ean, 166 kasurekin.

Pandemia hasi zenetik 2021eko abendura arte, bi egunetan bakarrik gainditu da 100 kasuen langa (2020ko azaroaren 12an eta 20an). Abendu honetan, baina, hamalau egunetan erregistratu dira 100 edo 100 kasu baino gehiago egun bakarrean. Eta esan bezala, atzo 200eko langa gainditu zen. Horren eraginez, inoizko intzidentzia-tasarik altuena du bailarak.

Iazko egoerarekin alderaketa

EAEn, 2020ko abenduaren 16tik 22ra bitartean, 2.965 positibo hauteman ziren; eta 2021eko azken astean, ostera, 14.928. Halere, 12.000 positibo gehiago atzeman arren, 55 heriotza gutxiago izan dira aurten eta positiboen proportzioan gutxiago dira ospitaleratutakoak ere. Iaz, 391 lagun zauden ingresatuta –86, ZIUn–; eta aurten, 290 –101, ZIUn–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak