Bergarako adinekoen egoitzan ez dute izan kasurik iazko azarotik.
Arrasateko Iturbide egoitzari dagokionez, hamabi positibo zeudela jakinarazi zuen Aldundiak joan den abenduaren zazpian; guztiak asintomatikoak ziren eta horiek osatuaz doaz. Hain zuzen ere azken lau egunetan beste bati eman diote senda-giria eta gaur gaurkoz lau dira positibo aktiboak.