Eguraldiaren joera aldatu egingo da gaur: eguzkia, euriaren ordez

Uxue Igarza Loiola 2021ko abe. 12a, 09:11

Eguenean, batez beste, 65,6 litro bota zituen Debagoienean metro karratuko, egubakoitzean 43,8 litro, eta atzo, berriz, 22,6. Euskalmeten iragarpenaren arabera, eguna lainotuta hasi den arren, apurka-apurka hodeiak saretuz joango dira, eta arratsaldean giro eguzkitsua izango da.

Debagoienean jarrita dauden lau neurgailuen datuak aztertuta (Arrasate, Elorregi, Oñati eta Urkulu), eguenetik atzora arte 132 litro inguru egin ditu bailaran metro karratuko. Elorregin jaso ziren zenbateko handienak; eta hain zuzen ere, bertan erregistratu da azken egunetako daturik altuena: eguenean 74,1 litro egin zituen metro karratuko.

Gaur joera hori aldatu egin da baina.  Hodeiak saretuz joango dira, eta arratsaldean giro eguzkitsua izango da, hego ukituko haizearekin. Ez da euririk izango egun batzuetan.

Adi errepideei

Orainidik luiziek eta asfaltoan sortutako arrakalek arazoak sortzen dituzte bailarako errepideetan, eta arreta jarri behar da zenbait puntutan. Informazio guztia dago eguneratuta Trafiko Zuzendaritzaren mapa honetan.

Erlazionatuak

Ekaitzaren ostean, barealdia

Maider Arregi 2021 abe 12 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak