Azken 24 orduetan Elorregiko estazioan pilatutako prezipitazioa 43,30 litro metro karratuko izan da, Aixolako estazioan 50,90 l/m2, Oñatikoan 33,20 l/m2, eta Urkulukoan 35,90 l/m2.
Ondorioz, hainbat txokotan gainezka ere egin du, hala nola, Arrasaten, Kataide industriaguneko bidegorrian, zubi parean; baita Arrasatetik Aretxabaletako noranzkoan, biribilgune azpiko bidegorrian, herriko sarreran hain justu ere. Bidegorri zati hori itxi egingo dutela adierazi dute Udaltzaingotik. Errepidera ere irten du urak baina "ez du arazo garrantzitsurik sortu" eta ez dute itxi beharrik izan oraingoz. Dena den, arretaz gidatzeko eskatu dute.
Bergaran, Ibaiondon, zubi azpian irten da.




Segurtasun sailak euriagatik ezarritako alerta laranja egubakoitz arratsaldeko 15:00ak bitartean egongo da aktibo.