Gaur goizean euri zaparrada indartsuak egin ditu zenbait momentutan; harria eta ekaitza ere bota du gogor leku batzuetan. Hala ere, euriak ez du aparteko kalterik eragin Debagoienean. Abisu horia 18:00ak arte zegoen ezarrita EAEn prezipitazio iraunkorrengatik.
Arazoak Oñatirako bidean
Harri zati bat erori da errepidera Zubillagatik Elorregirako tartean. GI-2630 errepidean gertatu da arratsaldeko lehen orduan. Harri zati bat erori da mendi magaletik, Oñatirako noranzkoan. Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira.