Atxintxika Triatloi Taldearen baitan, azken hiru urteotan triatloi egokitua zabaldu, ezagutarazi eta sustatzeko egiten ari den lan bikaina goraipatu du diputazioak. Rementeriak esker onez jaso du izendapena, baina errekonozimendua triatloi egokituko taldean diharduten guztientzat dela esan du, eta eskerrak eman nahi dizkie proiektu hau aurrera ateratzen lagundu duten kirolari, laguntzaile, bazkide eta babesle guztiei: "Badirudi guztion lanak fruitua emateaz gain errekonozimendua ere jasotzen hasi dela ofizialki. Denon laguntzarekin bazterrak arrotzen gabiltza. Mila esker kirolari, bazkide, laguntzaile eta babesleei ere. Ez zait sari pertsonalak jasotzea asko gustatzen, proiektu hau talde lanean egin dugulako, eta talde-lana errekonozitzea gustatzen zaidalako. Gipuzkoako Foru Aldundiak nire izena 2021 urteko kirol sarietarako proposatu du, baina saria Antxintxikarena da. Saria jadanik badaukagu, izan ere, honelakoa proiektu batan parte izatea kristoren saria da", adierazi du bergararrak.