Lana Antxintxika
Taldearen izena Lana Antxintxika izango da eta Aitor Rementeria, Antxintxikako triatloi taldeko ordezkariak azaldu bezala, COVID-19a iritsi aurretik sortu zen proiektu hau. Taldearen asmoa zen aurten, bost lasterketatan parte hartzea, baina pandemiaren eraginez horietatik lau bertan behera geratu dira eta azkena ez bada bertan behera geratzen, taldeak bertan parte hartzea aurreikusten du.
Handbike modalitatea
Azkaratek, Pascualek eta Visok handbike modalitatean dihardute eta atzoko aurkezpenean, lasterketarako erabiltzen dituzten bi bizikleten xehetasunak eman zituzten.