60 eta 69 urte bitarteko 60.000 lagunek jaso dute hirugarren dosia

Uxue Igarza Loiola 2021eko abenduaren 2a

Osakidetza aste honetan hasi da 60 eta 69 urte bitartekoei errefortzu dosiak jartzen. Dagoeneko adin-tarte horretan dauden 1.163.533 lagunetatik 60.141ek jaso dute hirugarren dosia. Orotara, momentura arte EAEko 346.000 herritarrek hartu dute COVID-19ari aurre egiteko errefortzu dosia.

Txertaketa-kanpainari dagokionez, EAEn 12 urtetik gorako herritarren %91,7k hartu du lehenengo dosia (1.813.722 pertsonak) eta %90,7k bukatu dute prozesua (1.795.332  lagunek dute immunitate handiena). Hala, guztira, 3.712.013 txerto jarri dira orain arte.

Honako hau da txertaketaren bilakaera, adin-tarteetan banatuta:

Adin-taldea Dosi bat gutxienez Inmunizazio handiena
100 edo gehiago %95,8 % 95,0
90 - 99 %93,5 %93,5
80 - 89 %97,3 %97,2
70 - 79 %96,2 %96,2
60 - 69 %94,7 %94,7
50 - 59 %95,1

%93,8

40 - 49 %91,8

%91,1

30- 39 %85,1

%83,3

20 - 29 %81,9

%79,9

16 - 19 %90,3

%88,4

12 - 15 %91,0 %88,4

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak