Aste osoan –azaroaren 25etik abenduaren 1era– 403 positibo atzeman dira Debagoienean; aurreko astean erregistratutakoen ia bikoitza. Halere, kasu gehienak azken hiru egunetan hauteman dira:
Herriak | Astelehena | Asteartea | Eguaztena | GUZTIRA |
Arrasate | 47 | 42 | 46 | 135 |
Bergara | 10 | 20 | 28 | 58 |
Oñati | 15 | 9 | 12 | 36 |
Eskoriatza | 8 | 11 | 10 | 29 |
Aretxabaleta | 13 | 7 | 7 | 27 |
Aramaio | 1 | 2 | 1 | 5 |
Antzuola | 2 | 0 | 2 | 4 |
Elgeta | 1 | 0 | 1 | 2 |
Leintz Gatzaga | 0 | 0 | 0 | 0 |
GUZTIRA | 97 | 91 | 107 | 295 |
- Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus-eko azken datuak atalean.
Bailarako tasa, 1.000tik gertu
Intzidentzia-tasak ere gora egin du eta astebetean 510etik 944ra igo da zifra. Hurrengo mapan daude herri guztietako datu eguneratuak:
EAEn 7.692 kasu astebetean
Aurreko astean baino 2.000 kasu gehiago baieztatu dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Hala, intzidentzia-tasa ere 374,64tik 577,17ra igo da. Beste aste batez, Gipuzkoa da, aurretik doan lurraldea, eta gutxigatik bada ere, Debagoienaren gainetik jarraitzen du:
Bestetik, adin-tarteei dagozkien intzidentziei lotuta, 18 urtera artekoen tasa da altuena eta 40-59 urte artekoena ondoren doana:
Atzoko erregistratutako datuak aztertuta, horrela banatu dira positiboak adinka:
- Lehenengo zutabean adin-tarteak daude; bigarrenean, talde bakoitzari dagokion positibo kopurua; eta hirugarrenean, intzidentzia-tasak.
Bestetik, oinarrizko birsorkuntza datuak jaitsi ezinda jarraitzen du: 1,26koa izan zen atzokoa:
55 lagun ZIUn
Bukatzeko, erietxeei erreparatuta, azken astean, 179tik 207ra igo dira plantan daudenak eta 36tik 55era ZIUn daudenak. Debagoieneko ospitalean ere, gorakada egon da, eta bostetik zortzira igaro dira koronabirusaren eraginez ingresatutakoak.