Abisu horia ezarri dute euriagatik datozen 24 orduetarako

Jon Irizar Aranguren 2021ko abe. 1a, 12:23

Asteburuko eurite eta elurteen ostean, eguraldi euritsu eta hezeak ez du etenik izango. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du euriagatik datozen 24 orduetarako; zehazki, eguazteneko 12:00tik egueneko 12:00ra. Eguenean bertan alerta horia ere ezarri dute elurragatik, elur maila asteburuko kotatara jaistea aurreikusten ez den arren.

Azaroko azken asteburuko euri jasen ondorioz hazita egon da Deba ibaia, eta elurtuta esnatu ziren bailarako hainbat tontor, tartean, baita Arantzazu bera ere. Bada, aste hasierako barealdiaren ostean, eguraldi euritsu eta hezea itzuliko da gaur bertan bailarara; Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du euriagatik datozen 24 orduetarako.

Abenduaren leheneko 12:00tik abenduaren 2ko 12:00ra ezarri du Jaurlaritzak alerta egoera. Iragarpenen arabera, prezipitazio txiki-ertaina egingo du, eta oso ugaria izango da; zenbait tokitan 50-60 litro metro karratuko pilatzea aurreikusten da. Horrez gain, trumoi-ekaitzak eta txingorra ere egin dezake eguen goizean zehar.

Elurra ere bueltan

Eguen goizaldetik arratsaldera arte bigarren abisu hori bat ere ezarri du Segurtasun Sailak; elurrarengatik iragarri dute bigarren alerta horia. Ez da pasa den asteburuko elurterik espero, elur kota gehienez 800-900 metrotara jaistea aurreikusi baitute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak