Eguenean argitaratutako datuen bidetik, bailarako kasu positiboek 100 herritarreko langa igaro dute azken lau egunetan ere. Arrasaten atzeman dira positibo gehien (+40), baina igoera handiena Eskoriatzak izan du, duela bi aste 4 kasu izatetik azken astean 29 positibo izatera igaro baita.
Herriak | Eguena | Egubakoitza | Zapatua | Domeka | GUZTIRA |
Arrasate | 17 | 14 | 7 | 2 | 40 |
Eskoriatza | 7 | 9 | 1 | 1 | 18 |
Bergara | 6 | 7 | 1 | 2 | 16 |
Oñati | 10 | 6 | 0 | 0 | 16 |
Antzuola | 3 | 5 | 0 | 0 | 8 |
Aretxabaleta | 3 | 3 | 1 | 0 | 7 |
Aramaio | 2 | 0 | 1 | 0 | 3 |
Elgeta | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
Leintz Gatzaga | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
GUZTIRA | 48 | 44 | 11 | 5 | 108 |
- Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus-eko azken datuak atalean.
601,76ko intzidentzia-tasa
Eskualdeko intzidentzia-tasa orokorra 376,49tik 601,76ra igo da azken lau egunetan. EAEkoa, berriz, 300,68tik 471,56ra. Eta Gipuzkoaren kasuan, goranzko joera nabarmena izaten jarraitzen du intzidentziaren bilakaerak, eta 800etik gorakoa da egun.
Osasun larrialdia
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak pasa den astean adierazi zuen ZIUetan 50 gaixo eduki bitarte ez zuela osasun larrialdia ezarri beharra aurreikusten. Gaurko datuen arabera, jada 47 herritar zeuden zainketa intentsiboen unitateetan EAEko ospital desberdinetan, eta Sagarduik berak gaur goizean irrati bati eskainitako elkarrizketa batean adierazi duenez, "agian ZIUetan 50 gaixo eduki baino lehen ezarri beharko dugu osasun larrialdia".