Enpresarekin akordio batera iritsi ostean, bertan behera utzi dituzte lanuzteak PESAko gidariek

Jone Olabarria 2021ko aza. 26a, 19:09

Avanza Gipuzkoa enpresaren barruan dagoen PESA garraio konpainiako hainbat autobus gidarik lanuzteak egin dituzte azken asteetan. Hala, gaur jakinarazi dute enpresarekin akordio batera iritsi direla eta lanuzteak bertan behera utzi dituztela. Enpresa batzordeko kideek eskerrak eman nahi izan dizkiete herritarrei, aste hauetan zehar eskainitako babes eta laguntzagatik.

Enpresak negoziazio mahaian esertzeko proposamena egin zien grebalariei joan den egubakoitzen, eta eskaera onartzeaz gain, negoziazioak zirauen bitartean lanuzterik ez egiteko erabakia hartu zuten orduan.

Gogoratu, Avanza Gipuzkoako batzordeak lanuzteak deitu zituela urriaren 18an hasita; astelehenetan eta egubakoitzetan. Langileen batzordeak orduan adierazi zuenez, urriaren 2an, zapatu gauean Oñatin gidari batek "erasoa jasan zuen". Gaueko bus zerbitzuak geroago eta "arriskutsuagoak" bihurtu zirela salatu zuten gidariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak