Europako Sendagaien Agentziak (EMA) aste honetan iragarriko du ea 5 eta 11 urte arteko haurrei Pfizer txertoa emango zaien. AEBetan adin tarte horretako haurren %1o txertatuta dago dagoeneko, eta beste zenbait herrialdetan ere ari dira bide horretan; hala nola, Kuba eta Txinan. Aurreikuspenen arabera, aste bukaeran jakingo da Europaren erabakia zein den.
Osakidetzaren txertaketa kanpainara bueltatuta, honako hau da bilakaera, adin-tarteetan banatuta:
| Adin-taldea | Dosi bat gutxienez | Inmunizazio handiena |
| 100 edo gehiago | %95,8 | % 94,7 |
| 90 - 99 | %93,5 | %93,5 |
| 80 - 89 | %97,3 | %97,1 |
| 70 - 79 | %96,1 | %96,1 |
| 60 - 69 | %94,6 | %94,6 |
| 50 - 59 | %95,0 |
%93,6 |
| 40 - 49 | %91,6 |
%90,9 |
| 30- 39 | %84,6 |
%82,9 |
| 20 - 29 | %81,1 |
%79,3 |
| 16 - 19 | %89,6 |
%87,8 |
| 12 - 15 | %90,0 | %87,8 |
