73 kasu berri, astelehenetik eguaztenera bitartean

Uxue Igarza Loiola 2021ko aza. 18a, 13:02

Astelehenean 25 positibo berri baieztatu ziren Debagoienean, martitzenean 23 eta atzoko egunez, beste 25. Kasu gehienak Bergaran hauteman dira (22), baina gertutik jarraitu diote Arrasatek (18) eta Antzuolak (16). Intzidentziak gora egiten jarraitu du eta 311ra iritsi da bailarako tasa.

Koronabirus kasuek gora egiten jarraitu dute azken egunetan, eta Bergarak, Antzuolak eta Arrasatek batu dituzte positibo gehienak. Aste osoko datuak kontuan hartuta (hilaren 11tik 17ra bitartekoak) 122 positibo baieztatu dira orotara eskualdean: 39 Bergaran, 28 Antzuolan, beste 28 Arrasaten, hamaika Oñatin, zazpi Aretxabaletan, sei Eskoriatzan eta hiru Elgetan.

Domekara arteko datuak jakinak ziren, baina Osasun Sailak gaur argitaratutako buletinak zehaztu ditu azken hiru egunetako zenbatekoak ere. Hemendik aurrera astelehen eta eguenetan argitaratuko dituzte datu epidemiologikoak. Hurrengo taulan daude azken datuak egunez egun eta herriz herri:

Herriak Astelehena Martitzena Eguaztena Guztira
Bergara 6 5 11 22
Arrasate 7 5 6 18
Antzuola 6 6 4 16
Aretxabaleta 1 4 1 6
Oñati 3 0 3 6
Eskoriatza 1 3 0 4
Elgeta 1 0 0 1
Aramaio 0 0 0 0
Leintz Gatzaga 0 0 0 0
GUZTIRA 25 23 25 73

  • Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus-eko azken datuak atalean.

300eko langa gaindituta

Intzidentzia-tasak ere gora egiten jarraitu du positiboekin batera. Eskualdeko tasa orokorra 311,68koa da, eta mapa  gorritu egin da. Halere, kontuan hartu behar da Osasun Sailak aldatu egin duela semaforoaren sistema. Orain, 150etik gorako intzidentzia duten herri guztiak (5.000tik gorakoak eta baita beherakoak ere) gorriz markatuta agertzen dira; 100 eta 149,99 artekoak laranjaz; 60 eta 99,99 artekoak horiz; eta 60tik beherakoak berdez.

Datu guztiak daude ondorengo mapa interaktiboan:

Erkidegoko tasa, 232ra

Zazpi egunetan 3.237 positibo erregistratu dira Euskal Autonomia Erkidegoan, eta intzidentzia-tasak ere gora egin du: 200eko langa gaindituta, 232,08an kokatu da. Azpimarratzekoa da, beste behin, Gipuzkoaren egoera: ia 400eko tasa du.

Eta intzidentziak adinka antolatuta, 18 urtera artekoek dute tasa altuena, baina hurrengoak 40 eta 59 urte bitartekoak dira.

Atzoko positiboen datua adin tarteka ere eman du Osasun Sailak. Erkidegoan atzeman ziren 691 kasuetatik gehienak 40 eta 59 urte bitartekoen artean atzeman ziren:

Adin-tarteak Atzoko positiboak
0-9 82
10-19 67
20-29 44
30-39 87
40-49 152
50-59 102
60-69 83
70-79 53
80-89 14
90etik gora 7

Bestetik, oinarrizko birsorkuntza datuak ere altu kokatuta jarraitzen du, pandemiaren hedapenaren mesederako:

ZIUetan 30 lagun

Erkidegoko ospitaleetan, azken datuaren arabera, 30 pertsona daude ZIUn ingresatuta eta 114 plantan. Hurrengo taulan daude zehaztuta azken asteetako datuak. ZIUetako ospitaleratzeak 23 eta 30 artean egon dira hilaren 4tik hona, gorabeherekin. Plantan, berriz, gorako joera argiagoa ikusten da: 72tik 116ra igo dira ingresatutakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak