Adinekoen egoitzetako langileei prebentziozko PCR listu probak egingo dizkiete

Jone Olabarria 2021ko aza. 17a, 18:21

Jaurlaritzaren protokoloaren arabera, 14 egunetan 100.000 biztanleko 150eko intzidentzia-tasa gainditzean egin behar dituzte langileek proba diagnostikoak. Txertatutako langileek 15 egunean behin egin beharko dute, eta astean behin txertatu gabe daudenek.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak urriaren 18an argitaratu zuen egoitzetan eta zentro soziosanitarioetan COVID-19a kontrolatzeko protokoloaren arabera, lurralde historikoak 14 egunetan 100.000 biztanleko 150eko intzidentzia-tasa gainditzean prebentziozko probak egin behar dira.

Hala, egoitzetako langileek, aldez aurretik ezarritako egutegia jarraituz, 15 egunean behin listu proba diagnostiko bat egin beharko dute txertatuta egonez gero, eta txertoa hartu ez duten langileen kasuan, proba astean behin egin beharko dute. Zehaztu dutenez, langileek goizeko lehen orduan egin beharko dute proba diagnostikoa, pertsona bakoitzak bere lagina hartu eta egoitzan entregatuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak