Azaroaren azken hamabostaldian blues doinuak itzuliko dira Deba Ibarrera. Hirugarren urtez jarraian Blues Hotsak jaialdia antolatu da, eta Soraluzeko Herriko Antzokia agertoki nagusi izango den arren, ekimena inguruko herrietako musika estilo honen zaleen bilgune izatea da antolatzaileen xedea.
Azaroaren 19tik 28ra, sei kontzertuz, eta zine proiekzio zein erakusketa banaz gozatu ahal izango dute musika zaleek. Hona egitaraua:
- Azaroak 19, egubakoitza, 20:00an - Watermelon Slim Blues Band
- Azaroak 20, zapatua, 20:00an - Izo Fitzroy banda
- Azaroak 21, domeka, 20:00an - Eunice
- Azaroak 25, osteguna, 21:00an - Janis Joplin: Little girl blue filma (Amy Berg)
- Azaroak 26, ostirala, 20:00an - Niko Etxart & Hapa-Hapa (BERTAN BEHERA)
- Azaroak 27, zapatua, 20:00an - Koko-Jean & The Tonics
- Azaroak 28, domeka, 13:00an - Musika Eskola - Konboak
- Azaroaren 19tik 28ra - Blues-aren zuzeneko mundua argazki erakusketa (Alex Rodriguez Cruz)
Goienakideen aukera
Errabal Kultur Elkarteak eta Pil-Pilean Euskaltzaleen Elkarteak antolatutako ekimen honetara joateko aukera izango dute Goienakideek. Egitarauan iragarritako kontzertu guztietarako bina sarrera zozketatuko dira; lehen asteburuko ekimenetara joateko izena emateko aukera irekita dago dagoeneko, eta saridunak ezagutu ostean eman ahalko da izena bigarren asteburuko zozketan, Koko-Jean & The Tonics-en emanaldikoan.
Bina sarrera eskuratu dituzten Goienakideak azaroaren 18an eta azaroaren 25ean emango dira jakitera.