Janssen txertoaren errefortzu-dosia hartzeko txandak ematen hasi da Osakidetza

Uxue Igarza Loiola 2021eko azaroaren 8a

12 urtetik gorako herritarren %90,1ek lortu du immunitate handiena dagoeneko, eta %91,1 dira lehenengo dosia hartu dutenak. Hala, momentura arte, 3.453.448 dosi jarri dira guztira EAEn; iritsitakoen %92,9.

99.000 herritar inguruk jaso zuten Janssen etxeko txertoa EAEn; dosi bakarreko txertoa, alegia. Orain, baina, errefortzu dosia emango zaie, eta dagoeneko Osakidetza hasi da hitzorduak egiten. Telefono deia edo SMS mezua jaso ez dutenek Osakidetzaren webgunean har dezakete txanda.

Errefortzu-dosia Moderna edo Pfizer etxekoa izango da. Pfizerren kasuan, ohiko dosia jarriko zaio txertatuari eta Modernarena jarriz gero, ohiko dosiaren erdia jarriko zaio.

Txertaketaren bilakaera EAEn

1.783.231 herritar dira momentura arte txertaketa-zikloa bete dutenak eta 1.802.542 lehenengo dosia soilik hartu dutenak. Honako hau da txertaketaren bilakaera, adin-tarteetan banatuta:

Adin-taldea 1. dosia Inmunizazio handiena
100 edo gehiago %95,8 % 94,7
90 - 99 %93,4 %93,4
80 - 89 %97,3 %97,0
70 - 79 %95,9 %96,0
60 - 69 %94,5 %94,5
50 - 59 %94,9

%93,4

40 - 49 %91,4

%90,6

30- 39 %84,1

%82,3

20 - 29 %80,4

%78,4

16 - 19 %88,9

%86,9

12 - 15 %89,0 %86,7

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak