Zazpi egunean ez dira positiborik atzeman Elgetan, Aramaion eta Gatzagan. Arrasaten eta Aretxabaletan bakarra atzeman dute, Eskoriatzan 3 eta Bergaran 7.
- Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus-eko azken datuak atalean.
>Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.
EAEn guztira 979 kasu atzeman dira zazpi egunean. Beraz, 54,21eko intzidentzia-tasa dute Araban, 75,54koa Bizkaian eta 116,45ekoa Gipuzkoan. Nafarroan 50 positibo kasu zenbatu zituzten urriaren 29an.
Ospitaleei dagokienez, Osakidetzan 86 pertsona daude ingresatuta, horietatik 26 ZIUn, eta atzo 10 ospitaleratu berri izan ziren.