Batzuk puntarik punta, urrun joan gabe, denak ere

Julen Iriondo M. de Zuazo 2021ko urr. 23a, 15:24

Puntaik Puntaren egitarauaren barruan, Elgetan izan da goizeko ibilaldietako bat; Intxortako ibilbide gidatua egin dute. Bitartean, Antzuolan, goizak aurrera egin ahala joan da jendea kalera irteten: azoka, umeentzako jolasak eta tailerrak, musika... izan dituzte.

Arrasateko eta Antzuolako jendeak hartu du parte Intxortako ibilbide gidatuan. Faxisten aurkako borroken gaineko "ezagutu beharreko kontuak" ezagutu dituzte Nerea Villaren eskutik, bisitan izan diren bi antzuolar gazteren esanetan.

Antzuolan, bien bitartean, 11:00etan jarri dute martxan gune nagusia, herri erdialdean kokatua. Azoka egin dute, batetik, elikagaiekin, artisauekin, arropa eta osagarriekin eta ibilaldiei buruzko informazioarekin; ibilaldiak, urrunagokoak eta gertukoak, "sarri ez dugulako bertakoa behar beste ezagutzen", mahaietako batean zegoen lagunak zioen bezala.

Eta umeentzat ere izan da zertan jardun, jolasekin eta tailerrekin.

Eskulanak udaletxean egin dituzte.

13:00etan, berriz, Ertzak Bidean emanaldia izan da plazan.

Puntaik Puntaren egitarauak jarraipena izango du arratsaldean eta bihar.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak