34 positibo baieztatu dira bailaran, azken zazpi egunetan

Uxue Igarza Loiola 2021ko urr. 18a, 13:01

Hainbat herritar Arrasateko kale batean.

Hilaren 11tik 17ra, 34 koronabirus kasu erregistratu dira Debagoienean; aurreko astean baino bat gutxiago. Hamabi Arrasaten hauteman dira, hamar Bergaran eta zazpi Oñatin. Bestetik, bina kasu baieztatu dira Eskoriatzan eta Leintz Gatzagan, eta bat Aramaion. Pandemia hasi zenetik 9.247 debagoiendar kutsatu dira.

Intzidentziari dagokionez Leintz Gatzagak egin du gora eta tasa metatua 854,70koa da bi positiboen ondorioz. Aramaiok gorri jarraitzen du, haren tasa  878,38 izanik.

  • Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude webguneko azken datuak atalean.

> Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.

747 positibo EAEn

Euskal Autonomi Erkidegoko datuei dagokienez asteko positibo kopurua, hau da, urriaren 11tik 17ra bitartean jasotakoa, izan da 747. Eta azken zazpi egunetako intzidentzia tasa metatua da 33,96koa.

Azken astean 75 pertsona ospitaleratu dituzte; horietatik zortzi atzo. Gaur gaurkoz EAEko ospitaletan dauden gaixoak dira 48 eta ZIUetan daudenak, ostera 26. Bestalde, COVID-19aren ondorioz 15 lagun hil dira hilaren 11tik 17ra bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak