Asteburuan bederatzi positibo atzeman dira bailaran, horietatik lau Aramaion

Hasier Larrea 2021ko urr. 11a, 14:50

Jaurlaritzak ostiral, zapatu eta domekako datuak argitaratu ditu. Elgeta kolore horitik berdera igaro da; gainontzean, bailarako mapa ez da aldatu: kolore gorrian dago Aramaio, horian Oñati eta berdean beste guztiak.

  • Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude webguneko azken datuak atalean.

> Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.

Aramaion atzeman dira koronabirus kasu gehienak: ostiralean hiru eta zapatuan bat. Arrasaten hiru kasu gehiago daude, eta Oñatin bi gehiago. Beste herrietan ez da positiborik egon.

EAEn, guztira, 77 pertsona daude ospitaleratuta gaur egun, ostiralean baino sei gehiago. Oinarrizko birsorkuntza tasa 1,07ra igo da EAEn, Gipuzkoan 0,97koa da.

Hiru egun hauetan EAEn 8.591 PCR proba egin dira, 271 positiborekin (%3,1).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak